XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etiopia'ko Rudolph zingiraren ibarretan egindako agerpen onek gizon aurretiko mota bion aldaketen errenkadak laburtu egin ditu biziki.

Simons'en ustez, atakotzat artutako gizakai mota biak, Australopithecus'en soin-iñarkun kidekoak agertzen ditue, eta tximiñoekin nastuteko gaitz litzakioezan ezaugarriak.

Simons eta Pilbeam jakintsuak, 1920 eta 1930 urteen asieretan India'n lurpetik ataratako azurrekin lan egin eben.

Eurak diñoe, Londres'eko Britaniar Museo eta Calcutta'koan erakutsi ziran ereduak, galdutako tximiñoen ondoren eta kondar lez oker etsiak izan zirala.

Ortz-agiñak, leen-gizonaren oiturak ainbatzeko giltza.

Ondoren oneikaz giziztilariak gizonaren aurretikoen bizi-oitura eta alikatze erak barriztu al izan dituez.

Agiñak, ortzak izan dira, geientsu, oitura orrein ainbatzeko giltza.

Yale'ko jakintsuak konturatu al izan dira, aztertu dituen azurrak, ez daukezala tximiñoen bereziko diran letagiñik.

Origaitik, euren ustez, Ramapithecus'a gizonkiak darabillezan era bardintsutan alikatu eikean.

Tximiñoak, ordez, agiñen goitik berako erabilketaz jaten eben, albotik albora erabili ordez.